Arratsaldean zehar barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitz isolaturen bat salbu, giro lasaiak jarraituko du eguna amaitu bitarte. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du 28-30 gradu harrapatuz.
Bihar eguzkitsu hasiko da berriro ere eguna, eta goi-hodei finen bat salbu, zerua urdin mantenduko da. Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira hegoaldetik barrena eta ekaitz isolaturen bat bota dezake. Hala ere, aukera txikia da. Hego-haizea nagusituko da goizean, iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 34-35 gradu harrapatuz.