Arratsaldean zehar goi-mailako hodei fin batzuk ikusiko dira, eta barnealdetik barrena bero-hodeiren bat edo beste iritsiko da, baina ekaitzik ekarri gabe. Giro lasaiarekin amaituko da eguna. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 24-26 gradu harrapatuz.
Bihar erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ostarte zabalekin tartekatuz hasiko da eguna, eta halaxe iraungo du goiz osoan zehar. Arratsaldean zehar barnealdetik barrena bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitz isolaturen bat salbu, giro lasaiak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du 28-30 gradu harrapatuz.