Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 13a

Goizean berriro ere behe-lainoa sortuko da, baina nahiko azkar jasoko du, eta behin jaso ostean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin zeruan.

Arratsaldean ere giro eguzkitsuak jarraipena izango du, nahiz eta, tarteka zeruan goi-hodei finak agertu. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da egun guztian zehar, eta tenperaturaren gorakada handia izango da. 32-33 gradu harrapatuko ditugu egunaren erdiko orduetan.

Bihar jada ez da behe-lainorik agertuko goizean, eta agertzekotan ere oso gutxi izango da, goizean goizetik giro eguzkitsua nagusituko baita, tarteka zeruan goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodei batzuk agertuko dira, nahiz eta, ez den ekaitzik espero. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean, eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 32-34 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!