Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 12a

Behe-lainoarekin hasiko da eguna bailara gehienetan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo du, zerua urdin geratuko da eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean ez da aldaketa handirik espero; izan ere, goi-hodei finen bat salbu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko baita. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 23-24 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar goizean berriro ere behe-lainoa sortuko da, baina nahiko azkar jasoko du, eta behin jaso ostean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin zeruan. Arratsaldean ere giro eguzkitsuak jarraipena izango du, nahiz eta, tarteka zeruan goi-hodei finak agertu. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da egun guztian zehar, eta tenperaturaren gorakada handia izango da. 32-33 gradu harrapatuko ditugu egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!