Goizean zehar, gainera, pixkanaka ostarteak irekiko dira. Arratsaldean ostarte zabalak izango dira nagusi, eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu eskualde osoan. Haizeak iparraldetik joko du goizean, eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 gradu harrapatuz.
Bihar behe-lainoarekin hasiko da eguna bailara gehienetan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo du, eta zerua urdin geratuko da, giro eguzkitsua nagusituz. Arratsaldean ez da aldaketa handirik espero; goi-hodei finen bat egongo da, baina giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 24-26 gradu harrapatuz.