Hodeiak eta ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 10a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Zerua hodeitsu egongo da, eta euri pixka bat egin dezake, baina gehienean ateri egongo da.

Arratsaldean erabat ateri egongo da, eta ostarteak ere ugariagoak izango dira, giro atsegina nagusituz. Haizeak iparraldetik baina indar handirik gabe joko du. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.

Bihar berriro ere hodei ugarirekin hasiko da eguna, nahiz eta aurreko egunekin alderatuta ostarte gehixeago agertuko den. Goizean zehar gainera pixkanaka ostarteak irekitzen joango dira. Arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira, eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da eskualde osoan. Haizeak iparraldetik joko du goizean eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!