Ostarteak zabalduko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 9a

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta tarteka euri txiki pixka bat egingo du. Hala ere, oso gutxi izango da eta ordu askotan ateri egongo da.

Arratsaldean zehar pixkanaka ostarteak ugaritzen joango dira eta zerua argiago agertuko da, nahiz eta zerua ez den guztiz garbi geratuko. Haizeak iparraldetik joko du, tarteka bizi. Tenperaturak behera egingo du, 16-18 gradu harrapatuz.

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Hodei ugari egongo da zeruan, eta euri pixka bat egin dezake, nahiz eta gehienean ateri egongo den. Arratsaldean erabat ateri egongo da, eta ostarteak ere ugariagoak izango dira, giro atsegina nagusituz. Haizeak iparraldetik baina indar handirik gabe joko du. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 18-20 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!