Hodei hauek tarteka euri txiki modura zaparradatxo batzuk utziko dituzte, eta giro motela nagusituko da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, giroa motela izango da, eta tarteka zaparradatxo batzuk botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak antzeko kokatuko dira; 18-20 gradu harrapatuko ditugu.
Bihar zeruan hodeiak direla hasiko da eguna, baina goizean zehar pixkanaka ostarteak nagusitzen joango dira eta eguerdi alderako giro argi eta ederra nagusituko da. Arratsaldean goi-hodei fin batzuk salbu, giro lasai eta ederra nagusituko da. Azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, baina ez du euririk egingo. Haizeak iparraldetik joko du, baina tenperaturak nabarmen gora egingo du, eta 23-25 gradu harrapatuko ditugu.