Arratsaldean hodeiak ostarte zabalekin tartekatuko dira, eta nahiz eta ez den zerua guztiz garbi geratuko, giroa ederra izango da. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Epeldu egingo du, eta 18-20 gradu harrapatuko ditugu.
Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuta eguna hasiko bada ere, goizean hodeiak nagusituko dira eta zerua estalirik geratuko da. Hodei hauek tarteka euri txiki modura zaparradatxo batzuk utziko dituzte, eta giro motela nagusituko da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da eta giroa motela izango da, tarteka zaparradatxo batzuk botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak antzeko kokatuko dira; 18-20 gradu harrapatuko ditugu.