Euria giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 4a

Zerua estalirik dela hasiko da eguna, eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak emango dira, orokorrean txikiak, baina tarteka bizi-bizi botako du, eta giroa bustia izango da.

Arratsaldean pixkana euria gutxitzen joango da, eta azken orduetan ateri geratuko da. Haizeak ipar-mendebaldetik eta bizi joko du. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, gehienez 15-17 gradu harrapatuz.

Bihar hodei dezenterekin hasiko da eguna, eta oraindik ez da baztertu behar euri pixka bat egitea goizeko lehen orduan. Hala ere, goizean zehar atertu eta pixkanaka ostarteak nagusitzen joango dira. Arratsaldean hodeiak ostarte zabalekin tartekatuko dira eta, nahiz eta ez den zerua guztiz garbi geratuko, giroa ederra izango da. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak gora egingo du, 19-21 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!