Arratsaldean hodei solteren bat edo beste salbu, giro eguzkitsua nagusituko da. Gauean goi-hodeiak ugarituko dira. Haizeak goizean aldakor xamar joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 24-25 gradu harrapatuz.
Bihar zerua estalirik dela hasiko da eguna eta euri-giroa nagusituko da. Zaparradak emango dira, orokorrean txikiak, baina tarteka bizi-bizi botako du, eta giroa bustia izango da. Arratsaldean pixkanaka euria gutxitzen joango da, eta azken orduetan ateri geratuko da. Haizeak ipar-mendebaldetik eta bizi joko du. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, gehienez 17-18 gradu harrapatuz.