Arratsalde erditik aurrera ateri

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko ekainaren 2a

Zeru estaliarekin hasiko da eguna, eta goiz erditik aurrera euri zaparrada txiki batzuk emango dira. Hala ere, euri gutxi izango da.

Arratsaldean euriak gutxitzera egingo du, arratsalde erditik aurrera ateri geratuko da, eta zeruan ostarte batzuk irekiko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta tenperaturek nabarmen behera egingo du, gehienez 18-20 gradu harrapatuz.

Bihar hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina ateri egongo da, eta pixkanaka goizean zehar ostarteak irekitzen joango dira, eguerdirako giro polita nagusituz. Arratsaldean hodei solteren bat edo beste salbu, giro eguzkitsua nagusituko da. Haizeak goizean aldakor xamar joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 24-25 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!