Giro argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Zerua nahiko estalirik dagoela hasiko da eguna, baina goizean zerua irekitzen joango da eta eguerdi alderako giro nahiko argia nagusituko da, nahiz eta goi-hodei ugari egon.

Arratsaldean giro argia izango dugu, baina goi-hodei asko egongo dira, eta gauean hodei baxuak izango dira nagusi. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturak beheraka jarraituko du; 20-22 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!