Hodei dezente

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 30a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina hodei horiek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, eta tantaren bat salbu, ateri eutsiko dio.

Egunaren erdiko orduetan zerua zertxobait irekiko da, eta ostarte gehiago agertuko dira, baina arratsaldean berriro ere hodeiek zerua estaliko dute. Ipar-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du, eta tenperaturak beheraka jarraituko du; gehienez 22-24 gradu harrapatuko ditugu.

IGANDEA Zerua nahiko estalirik dagoela hasiko da eguna, baina goizean zerua irekitzen joango da eta eguerdi alderako giro nahiko argia nagusituko da, nahiz eta goi-hodei ugari egon. Arratsaldean giro argia izango dugu, baina goi-hodei asko egongo dira, eta gauean hodei baxuak izango dira nagusi. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturak beheraka jarraituko du; 20-22 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!