Freskatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 29a

Hodei batzuk zeruan direla hasiko da eguna, eta eguraldia ez da aurreko egunetan bezain eguzkitsu eta ederra izango.

Hala ere, hodei horiek ez dute ondoriorik ekarriko. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da eta hodeiak pixkanaka nagusitzen joango dira. Ez da euririk espero. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean goizetik, tenperaturak beherakada handia jasango du, eta 25-27 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

Bihar hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina hodei horiek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, eta tantaren bat salbu, ateri eutsiko dio. Egunaren erdiko orduetan zerua zertxobait irekiko da, eta ostarte gehiago agertuko dira, baina arratsaldean berriro ere hodeiek zerua estaliko dute. Ipar-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du, eta tenperaturak beheraka jarraituko du; gehienez 22-24 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!