Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 28a

Zeruan urdina nagusi dela hasiko da eguna berriro ere, eta giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean ere ez da aldaketarik espero.

Tarteka bero-hodeiren bat eta goi-hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du, eta giro eguzkitsuak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-haize ahula ibiliko da goizean, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 34-37 gradu harrapatuz.

Bihar hodei batzuk zeruan direla hasiko da eguna, eta jada eguraldia ez da aurreko egunetan bezain eguzkitsu eta ederra izango. Hala ere, hodei horiek ez dute ondoriorik ekarriko. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da, eta hodeiak pixkanaka nagusituko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean goizetik eta tenperaturak beherakada handia jasango du, gehienez 26-28 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!