Bero handia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 26a

Zerua ia erabat urdin dela hasiko da eguna. Tarteka goi-hodei finen bat agertuko da, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari.

Arratsaldean ere antzeko joerarekin jarraituko dugu, non zerua ia erabat oskarbi egongo den, tarteka goi-hodei fin batzuekin eta mendi inguruetan bero-hodeiren batekin. Haizeak hego-ekialdetik joko du, bolada zakarrekin goizean. Tenperaturak gora egingo du, 34-37 gradu harrapatuz.

Bihar zeru oskarbiarekin hasiko da eguna beste egun batez jarraian. Uneren batean goi-hodeiren bat agertuko da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Arratsaldean zehar bero-hodeiren bat garatuko da mendi inguruetan, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean, baina indar handirik gabe. Arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 34-37 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!