Giro ederra, berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 23a

Giro ederrarekin hasiko da eguna berriro ere, eta erdi eta goi-mailako hodei solte batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina ez dute euririk ekarriko. Gauean berriro ere zerua hodei gutxirekin geratuko da. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak behera egingo du, eta 30-32 harrapatu ditu.

Bihar hodei gutxirekin hasiko da eguna, eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da beste behin ere. Arratsaldean aldaketa gutxi izango da. Zeruan goi-hodei finak ugarituko dira, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsuak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak 31-33 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!