Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 22a

Zerua ia erabat urdina dela hasiko da eguna, nahiz eta, erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko den.

Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da: zeruan erdi eta goi-mailako hodei bakanen bat ostarte zabalekin tartekatuko da eta giro ederrak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da. Azken orduetan ipar-haizea sartuko da. Tenperaturak 32-34 gradu harrapatuko ditu.

Bihar giro ederrarekin hasiko da eguna berriro ere, eta erdi eta goi-mailako hodei solte batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina ez dute euririk ekarriko. Gauean berriro ere zerua hodei gutxirekin geratuko da. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak behera egingo du, eta 30-32 harrapatu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!