Bero

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 21a

Zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira goizean goizetik, nahiz eta bailararen batean behe-laino pixka bat sor daitekeen.

Arratsaldean ere ez da batere aldaketarik espero, eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko bizia nagusituko da egun osoan zehar eta horren eraginez tenperaturak nabarmen egingo du gora, 30-32 gradu harrapatuz.

Bihar zerua ia erabat urdin dagoela hasiko da eguna, nahiz eta erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko den. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da: zeruan erdi eta goi-mailako hodei bakanen bat ostarte zabalekin tartekatuko da eta giro ederrak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da. Azken orduetan ipar-haizea sartuko da. Tenperaturak 32-34 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!