Ostarteak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Beste egun batez jarraian hodei baxu hondar batzuk agertuko dira zeruan, baina ostarteak izango dira nagusi, eta eguraldia atsegina izango da.

Arratsaldean zehar goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira zeruan, baina eguzkiari batere trabarik egin gabe. Azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da. Tenperaturak 23-25 gradu harrapatuko ditu.

Bihar zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira goizean goizetik, nahiz eta bailararen batean behe-laino pixka bat sor daitekeen. Arratsaldean ere ez da batere aldaketarik espero, eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-ekialdeko bizia nagusituko da egun osoan zehar eta horren eraginez tenperaturak nabarmen egingo du gora, 30-32 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!