Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 19a

Behe-laino pixka batekin eta hodei baxu batzuekin hasiko da eguna, baina azkar jasoko du, eta ostarteak nagusituko dira, giro atsegina nagusituz.

Arratsaldean fronte ahul bat iritsiko da eta zerua zikinago agertuko da. Hala ere, ez da apenas euririk espero eta giroak lasaia izaten jarraituko du. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 21-22 gradu harrapatuz.

Beste egun batez jarraian hodei baxu hondar batzuk agertuko dira zeruan, baina ostarteak nagusituko dira, eta eguraldia atsegina izango da. Arratsaldean zehar goi-mailako hodei fin batzuk agertuko dira zeruan, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da. Tenperaturak 23-25 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!