Ez du guztiz atertuko

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 16a

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta tarteka euri txiki modura zaparradatxoak botako ditu.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, tarteka zaparradak izango dira. Azken orduetan euriak nabarmen gutxitzera egingo du, nahiz eta ez guztiz atertu. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi joko du, nahiz eta, indar dezente galdu. Zertxobait epelduko du, eta 12-14 gradu harrapatuko ditugu. Elurra goizean 1.300 metrotan kokatuko da.

Bihar goizeko lehen orduetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta ateri eutsiko dio, baina goizean hodeiak ugaritzen joango dira, eta eguerdirako zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du. Arratsaldean han-hemenka zaparrada batzuk botako ditu, tarteka mardul. Gauean euria gutxitu egingo da. Haizeak goizean hego ukitua izango du, eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuko da. Nabarmen epelduko du, eta 16-18 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!