Giron ilun eta bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 15a

Giro ilun eta bustiarekin hasiko da eguna, hodeiak nagusi izango dira, eta euri-giroa izango da.

Zaparradak sarri botako ditu, tarteka mardulak izango dira, eta litroak pilatuko dira. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da. Azken orduetan euri gutxiago botako badu ere, euritsu jarraituko du egunak. Ipar-haizeak zakar joko du, eta hozten jarraituko du, gehienez 11-12 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, eta tarteka euri txiki modura zaparradatxoak botako ditu. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, tarteka zaparradak izango dira. Azken orduetan euriak nabarmen gutxitzera egingo du, nahiz eta, ez guztiz atertu. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi joko du, nahiz eta, indar dezente galdu. Zertxobait epelduko du, eta 12-14 gradu harrapatuko ditugu. Elurra goizean 1.300 metrotan kokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!