Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 14a

Hodeitsu hasiko da eguna eta goizean zehar euria izango da. Goizeko lehen orduan ez da askorik eroriko, baina goizean zehar zaparradek indar pixka bat irabaziko dute.

Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada politen bat edo beste eroriko da, eta azken orduetan giroa lasaituko da. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea zakar antzean ibiliko da. Tenperaturak behera egin, eta gehienez 13-15 gradu harrapatuko ditu.

Bihar giro ilun eta bustiarekin hasiko da eguna; hodeiak izango dira nagusi eta euri giroa izango da. Zaparradak sarri botako ditu, eta tarteka mardulak izango dira. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da. Azken orduetan euri gutxiago izango da, baina euritsu jarraituko du. Ipar-haizeak zakar joko du eta tenperaturak beheraka jarraituko du, gehienez 11-12 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!