Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 13a

Zeruan hodeiak nagusi direla hasiko da eguna. Zerua nahiko estalirik egongo da, eta tarteka euri txiki pixka bat izango da. Ezer gutxi, hala ere.

Arratsaldean, aldiz, euritarako joera handixeagoa izango da. Zaparradak mardulxeagoak izango dira, baina litro gutxi pilatuko dira. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara egun osoan, eta horrekin tenperaturak behera egingo du, gehienez 14-16 gradu harrapatuz.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna eta goizean zehar euria izango da. Goizeko lehen orduan ez da askorik eroriko, baina goizean zehar zaparradek indar pixka bat irabaziko dute. Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada politen bat edo beste eroriko da, azken orduetan giroa lasaituz. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea zakar antzean ibiliko da. Tenperaturak behera egin, eta gehienez 13-15 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!