Arratsaldean egoera ezegonkortuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 12a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Nahiz eta aurreko egunekin alderatuta hodei gehiago izan, orokorrean ateri eutsiko dio, eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean, aldiz, giroa ezegonkortu egingo da. Hodeiak nagusituko dira, eta zaparrada giroa nagusiko da, nahiz eta litrotan ez den askorik espero. Gauean giroak lasaitzera egingo du. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, eta ipar-mendebaldekoa arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, 19-20 gradu harrapatuz.

Bihar zeruan hodeiak nagusi direla hasiko da eguna. Zerua nahiko estalirik egongo da, eta tarteka euri txiki pixka bat egingo du. Ezer gutxi, hala ere. Arratsaldean aldiz euritarako joera handixeagoa izango da. Hala ere, zaparradak euri txiki modura izango dira, eta litro gutxi pilatuko da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara egun osoan, eta horrekin tenperaturak behera egingo du, gehienez 16-18 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!