Gehiago berotuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Hodeiak eta ostarteak tartekatuta hasiko da eguna, baina ostarteak nagusi izango dira, eta giroa ederra eta atsegina izango da.

Arratsaldean berriro ere bero-hodeiak garatuko dira, eta ez da baztertu behar azken orduan ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, ekaitz bakanak izango dira, eta giroa lasaiagoa izango da. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, gehiago berotuko du, eta 21-23 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!