Giro ateri eta argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 9a

Giro atseginarekin hasiko da eguna. Nahiz eta, behe-laino pixka bat eta erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertu zeruan, giro ateri eta argia nagusituko da.

Arratsaldean, ordea, egoera ezegonkortu egingo da. Bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak ez dira ugariak izango, baina han-hemenka mardul botako du. Gauean atertzera egingo du. Hego-haizea bizi ibiliko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 20-22 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuta hasiko da eguna, baina ostarteak nagusi izango dira, eta giroa ederra eta atsegina izango da. Arratsaldean berriro ere bero-hodeiak garatuko dira, eta ez da baztertu behar azken orduan ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, ekaitz bakanak izango dira, eta giroa lasaiagoa izango da. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, gehiago berotuko du, eta 21-23 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!