Hodei askorekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 8a

Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, baina hodei horiek han-hemenka zaparradaren bat edo beste utziko dute.

Hala ere, ez da euri askorik espero. Arratsaldean, aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak ez dira oso ugariak izango, baina lehertzen duen lekuetan handi xamarrak izan daitezke. Haizeak hegotik joko du. Epeldu egingo du, eta 20-22 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar giro atseginarekin hasiko da eguna. Nahiz eta, behe-laino pixka bat eta erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertu zeruan, giro ateri eta argia nagusituko da. Arratsaldean, ordea, egoera ezegonkortu egingo da. Bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak ez dira ugariak izango, baina han-hemenka mardul botako du. Gauean atertzera egingo du. Hego-haizea bizi ibiliko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 20-22 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!