Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 7a

Zeruan ostarte batzuekin hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, eta zaparrada bakanen bat salbu, ia ez du euririk egingo.

Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira ezegonkortasunaren eraginez, eta ekaitzen bat lehertu daiteke, nahiz eta probabilitatea txikia izango den. Haizeak hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoa sartuz. Tenperaturak gora egingo du, 19-20gradu harrapatuz.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, baina hodei horiek han-hemenka zaparradaren bat edo beste utziko dute. Hala ere, ez da euri askorik espero. Arratsaldean, aldiz, bero-hodeiak garatuko dira, eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak ez dira oso ugariak izango, baina lehertzen duen lekuetan handi xamarrak izan daitezke. Haizeak hegotik joko du. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!