Zerua ia erabat estalirik

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 6a

Beste egun batez jarraian hodeiek zerua ia erabat estalirik dutela hasiko da eguna. Gainera tarteka euri pixka bat izango da, nahiz eta orokorrean euri gutxi bota.

Arratsaldean, aldiz, euritarako joera handiagoa izango du. Zaparrada batzuk emango dira, baina orokorrean ahulak izango dira. Gauean atertzera egingo du. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik eta tarteka bizi joko du. Tenperaturan aldaketa gutxi, gehienez 15-16 gradu harrapatuz.

Bihar zeruan ostarte politak direla hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, eta goiza lasaia izango da. Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira ezegonkortasunaren eraginez, eta ekaitzaren bat lehertu daiteke, nahiz eta probabilitatea txikia izango den. Haizeak hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoa sartuz. Tenperaturak gora egingo du, 19-20 gradu harrapatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!