Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 5a

Hodei askorekin hasiko da eguna, baina zaparradak tartekatuak eta urriak izango dira goizean, eta euri gutxi egitea espero da.

Arratsaldean, ordea, egoera berriro ere ezegonkortu egingo da. Zaparradak ugaritu egingo dira, eta tarteka oraindik ere ekaitzak jo dezake, zaparrada handi xamarrak botaz. Gau aldera giroa lasaitzen joango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da, eta tenperaturak nekez gaindituko ditu 15-16 graduak.

Bihar beste egun batez jarraian, hodeiek zerua ia erabat estalirik dutela hasiko da eguna. Gainera tarteka euri pixka bat izango da, nahiz eta orokorrean euri gutxi bota. Arratsaldean aldiz euritarako joera handiagoa izango du. Zaparrada giroa nagusituko da, oraindik ekaitzak jo dezakeelarik. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik eta tarteka bizi joko du. Tenperaturan aldaketa gutxi, gehienez 15-16 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!