Eguerditik aurrera egoera erabat ezegonkortuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 2a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuta hasiko da eguna; nahiz eta, hodeiak nagusi izan, ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera, ordea, egoera erabat ezegonkortuko da.

Bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du. Arratsaldeko lehen orduetan ez da ekaitz nabarmenik espero, baina azken orduetan ekaitz handi xamarrak lehertuko dira, txingorra botatzea baztertu gabe. Hego-haizea nagusituko da. Hoztu egingo du, eta 20-22 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

Bihar goizaldean eta goizean goiz aurreko eguneko ekaitzaldiaren hondarrak emango dira, eta han-hemenka oraindik zaparradaren bat botako du. Eguerdian giroa zertxobait lasaituko da, baina arratsaldeko lehen ordutik aurrera egoera ezegonkortu eta zaparrada giroa nagusituko da. Zaparradak botako ditu eta berriro ere ekaitzak jo dezake. Hego ukituko haizea ibiliko da goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Gehiago hoztuko du, eta 18-20 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!