Giro politarekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 1a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira; giro politarekin emango diogu hasiera egunari, eta eguzki tarte politez gozatu ahalko da.

Arratsaldeko lehen orduak ere antzekoak izango dira. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, eta litekeena da ekaitzen bat edo beste lehertzea. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Epeldu egingo du eta 23-25 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuta hasiko da eguna; nahiz eta, hodeiak nagusi izan, ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera, ordea, egoera erabat ezegonkortuko da. Bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du. Arratsaldeko lehen orduetan ez da ekaitz nabarmenik espero, baina azken orduetan ekaitz handi xamarrak lehertuko dira, txingorra botatzea baztertu gabe. Hego-haizea nagusituko da. Hoztu egingo du, eta 20-22 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!