Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 30a

Nahasitik hasiko da eguna. Hodeiak izango dira nagusi, baina ez dute zerua guztiz estaliko eta tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute.

Arratsaldean, aldiz, pixkanaka egoera lasaitzen joango da. Arratsalde erdirako atertu egingo du, eta ostarteak irekiko dira. Haizeak aldakor antzean joko du, eguerditik aurrera iparraldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 20-22 gradu harrapatuz.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz eta giro politarekin hasiko da eguna. Arratsaldeko lehen orduak ere antzekoak izango dira. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joera txikia izango da eta orokorrean ateri egongo da. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da.  Tenperaturak gora egingo du 23-25 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!