Arratsaldean egoera ezegonkortuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 29a

Hodeitza aldakorrarekin hasiko da eguna, eta hodei horiek tarteka eta han-hemenka zaparrada bakanen bat utziko dute. Hala ere, euri gutxi espero da.

Arratsaldean egoera ezegonkortuko da: hodeiek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte, eta tarteka ekaitzak jo dezake. Hala ere, litrotan ez da askorik espero. Haizeak aldakor antzean joko du, goizean hego ukitu batekin. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 gradu harrapatuz.

Bihar nahasitik hasiko da eguna. Hodeiak izango dira nagusi, nahiz eta guztiz estalirik ez egon. Tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute, eta egunsentian ekaitz kutsukoak izan daitezke. Arratsaldean aldiz pixkanaka egoera lasaitzen joango da. Arratsalde erdirako atertu egingo du, eta ostarteak irekiko dira. Haizeak aldakor antzean joko du, eguerditik aurrera iparraldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 20-22 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!