Zaparradak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 28a

Hodei ugarirekin hasiko da eguna, eta baliteke tarteka zaparradaren bat edo beste egitea. Ekaitz kutsuko zaparradaren bat ere bota dezake.

Eguerdian eta arratsaldeko ordu askotan, aldiz, giroa lasaia izango da, eta ostarteak irekiko dira. Gauean litekeena da barnealdetik ekaitzen bat sartzea. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketa gutxi, 20-22 gradura iritsiko gara.

Bihar hodeitza aldakorrarekin hasiko da eguna, eta hodei horiek tarteka eta han-hemenka zaparrada batzuk utziko dituzte, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean ere aldaketa gutxi espero da: hodeiek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte, tarteka ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hala ere, litrotan ez da askorik espero. Haizeak aldakor antzean joko du, goizean hego ukitu batekin. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 20-22 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!