Lainotuta

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 26a

Berriro ere zerua estalirik agertuko da goizean eta, nahiz eta orokorrean ateri egon, ez da baztertu behar han-hemenka zertxobait bustitzea.

Arratsaldeko lehen orduetan hodeitza ez da hain trinkoa izango eta ostarte txikiren bat edo beste agertuko da. Gauean berriro ere hodeiek zerua estaliko dute. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina tenperaturan ez da aldaketarik emango, 19-20 gradu harrapatuko ditugu egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!