Hoztu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 25a

Zerua oso hodeitsu agertuko da goizeko lehen ordutik. Ez da baztertzen goizean han-hemenka, eta bereziki, mendi inguruetan euri-langar pixka bat egitea. Ezer gutxi, hala ere. 

Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da: hodeiek zerua ia erabat estalirik izango dute eta ez da baztertu behar zertxobait bustitzea. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan. Hoztu egingo du, eta 19-20 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

Bihar berriro ere zerua estalirik agertuko da goizean eta, nahiz eta orokorrean ateri egon, ez da baztertu behar han-hemenka zertxobait bustitzea. Arratsaldeko lehen orduetan hodeitza ez da hain trinkoa izango eta ostarte txikiren bat edo beste agertuko da. Gauean berriro ere hodeiek zerua estaliko dute. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina tenperaturan ez da aldaketarik emango, 19-20 gradu harrapatuko ditugu egunaren erdiko orduetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!