Ostarteak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 24a

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta ez da baztertzen lehen orduan ekaitz zaparradaren bat izatea. Hala ere, goizean giroa lasaitu egingo da, eta ostarteak nagusituko dira.

Arratsaldean hodeiak eta ostarteak izango dira nagusi, eta giroa lasaia izango da, nahiz eta, bero-hodei batzuk garatuko diren. Goizean hego-haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldera aldatuko da. Hoztu egingo du, eta 23-25 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar zerua oso hodeitsu agertuko da goizeko lehen ordutik. Ez da baztertzen goizean han-hemenka, eta bereziki, mendi inguruetan euri-langar pixka bat egitea. Ezer gutxi, hala ere. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da: hodeiek zerua ia erabat estalirik izango dute eta ez da baztertu behar zertxobait bustitzea. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan. Hoztu egingo du, eta 19-20 gradu harrapatuko ditugu gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!