Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 23a

Hodeigune batzuk agertuko dira goizean zehar zeruan, baina orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, eta ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Giro eguzkitsuak jarraituko du.

Arratsaldean zehar mendi inguruetan bero-hodeiak garatuko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Giro lasaiarekin amaituko da eguna. Hego-haizea bizitu egingo da. Tenperaturak gora egingo du 26-28 gradu harrapatuz.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei askorekin hasiko da eguna, baina zaparrada isolaturen bat salbu, goiza orokorrean lasaia izango da. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan barnealdetik barrena bero-hodeiak iritsiko dira, ekaitzen bat baztertu gabe. Ondoren giroa lasaitu egingo da, baina gauean ez da baztertzen mendebaldetik berriro ere ekaitzetara jotzea. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera aldatuz. Tenperaturak behera egingo du, 23-25 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!