Giro lasai eta polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 22a

Goizean hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina giro lasai eta polita izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan mendi inguruetan hodei batzuk agertuko dira, baina gutxitzera egingo dute, eta arratsaldean ere giro eguzkitsu eta ederrak jarraituko du. Goizean haizeak hego-ekialdetik joko du, baina eguerditik aurrera iparraldera egingo du. Tenperaturak behera egingo du 22-24 gradu harrapatuz.

Bihar hodeigune batzuk agertuko dira goizean zehar zeruan, baina orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, eta ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Giro eguzkitsuak jarraituko du, beraz. Arratsaldean zehar mendi inguruetan bero-hodeiak garatuko dira, baina inolako ondoriorik gabe, eguna giro lasaiarekin amaituz. Hego-haizea bizitu egingo da. Tenperaturak gora egingo du 24-26 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!