Arratsaldeko lehen orduak antzekoak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, eta gau partean ekaitzetara jo dezake. Haizeak hego-ekialdetik bizi joko du. Tenperaturak gora egingo du, 26-28 gradu bero harrapatuz.
Bihar goizean hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina giro lasaia eta polita izango da. Arratsaldeko lehen orduetan mendi inguruetan hodei batzuk agertuko dira, baina gutxitzera egingo dute, eta arratsaldean ere giro eguzkitsu eta ederrak jarraituko du. Goizean haizeak hego-ekialdetik joko du, baina eguerditik aurrera iparraldera egingo du. Tenperaturak behera egingo du 23-25 gradu harrapatuz.