Lainotuta

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 19a

Berriro ere zerua estalirik agertuko da goizean goizetik, eta ez da baztertu behar han-hemenka eta mendi-inguruetan tantaren bat botatzea.

Hala ere, orokorrean ateri mantenduko da. Arratsaldean zerua ez da horren estalirik egongo, eta tarteka ostarte batzuk irekiko dira. Gauean berriro ere hodeiek lekua irabaziko dute. Hego ukituko haizea ibiliko da goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Epeldu egingo du, eta 19-21 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!