Arratsaldean hodeitza aldakorra izango da eta ostarteak baino ugariagoak izango dira. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean aldakor joko du, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 21-23 gradu harrapatuko ditugu.
Bihar estalirik agertuko da zerua goizean. Lehen orduetan apenas bustiko du, baina goiz erditik aurrera eta eguerdi aldera han-hemenka euri langar pixka bat izango da. Ezer gutxi, hala ere. Arratsaldean, aldiz, nahiko ateri eutsiko dio, nahiz eta, ez den baztertu behar uneren batean tantaren bat botatzea, hodeitza trinkoa izango baita. Nabarmen hoztuko du, eta gehienez 16-17 gradu harrapatuko ditugu.