Eguerditik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 16a

Hodei askorekin hasiko da eguna berriro ere, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak gailentzen joango dira, eta eguerditik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldeko ordu askotan giro ederra izango da. Gauean mendebaldetik barrena goi-hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak goraka jarraituko du, 20-22 gradu harrapatuz.

Bihar zerua hodeitsu agertuko da goizeko lehen orduetan, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak gailentzen joango dira, eta eguerdi aldera giro ederra nagusituko da. Arratsaldean hodeitza aldakorra izango da, eta ostarteak baino ugariagoak izango dira. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 18-20 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!