Giro argia eguerditik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 15a

Aurreko egunetako hezetasunaren ondorioz behe-laino pixka bat sortuko da bailaratan, eta hodei baxu ugari ere izango da. Hala ere, ez dute euriri ekarriko.

Egunaren erdiko orduetan ostarte politak nagusituko dira eta giroa argia izango da, baina gauean hodeiak ugarituko dira berriro. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 19-21 gradu harrapatuz.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna berriro ere, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak gailentzen joango dira, eta eguerditik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldeko ordu askotan giro ederra izango da. Gauean mendebaldetik barrena goi-hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak gorantz jarraituko du, 20-22 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!