Gora egingo du tenperaturak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 14a

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta goizean tarteka zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Ezer gutxi, hala ere.

Eguerdian, edo gehienez jota arratsaldeko lehen orduan, erabat ateri geratuko da, ostarteak nagusituko dira, eta eguna giro atseginarekin amaituko da. Haizeak goizean eta gauean hego ukitua izango du, eta egunaren erdiko orduetan iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, 13-15 gradu harrapatuz.

Bihar aurreko egunetako hezetasunaren ondorioz behe-laino pixka bat sortuko da bailaretan, baina eguzkiak segituan xurgatuko du, eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Egunaren erdiko orduetan goi-hodei fin batzuk agertuko dira zeruan, baina ondoren desagertzera egingo dute eta giro eguzkitsua izango da jaun eta jabe. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!