Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko apirilaren 1a

Beste egun batez jarraian zeru estaliarekin eta euri giroarekin hasiko da eguna.

Zaparrada giroa nagusituko da. Zaparrada horiek orokorrean ez dira indartsuak izango, baina tarteka bizi-bizi botako du, eta uneren batean mardul bota dezake. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, baina gauean euria gutxituko da. Ipar/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak beste pixka bat gora egin, eta 11-13 gradu harrapatuko ditu.

Bihar eguraldi triste eta amorragarriarekin hasiko da eguna. Zerua estalirik agertuko da, eta euri zaparrada txiki batzuk botako ditu. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan euri zaparradak zertxobait indartuko dira. Azken orduetan euri gutxiago espero da, baina ez du guztiz atertuko. Ipar-haizeak indartsu joko du, eta tenperaturan aldaketa gutxi, 11-13 gradu harrapatuz gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!